Personal tools
You are here: Home zeuBLOG Zientzia eta Teknologiaren printzipioak
Document Actions

Zientzia eta Teknologiaren printzipioak

by Josu Ansola posted at 2008-06-11 01:44 last modified 2008-06-13 17:03

Honen bitartez, aspaldiko hausnarketak berreskuratzea daukagu helburu. Bere garaian, hausnarketa pertsonalak izan zirenak eta "Sare Zabalean" blogean jasotakoak, beste dimentsio batetara luzatzeko asmoarekin, Zientzia eta Teknologiak askeago egin gaitzakela (edo lagundu gaitzakela behintzat...) kaleratu nahi dugu.

Azkenaldian nabaria da Zientzia eta Teknologiak gizartearen lerroburu garrantzitsuenak hartzen dituela. Dena dela, eta guk izan dugun experientzian oinarrituta, badira hainbat arlo kontutan izan beharko genituzkenak. Noski, gure uste xumeenean.

Honetaz bibliografia ugari izango da, dudarik ez, eta ez da gure asmoa akademiko kutsua duen ezer egitea. Hemen luzatzen direnak hausnarketa puntuak izatea besterik ez dute helburu. Gure experientzia eta hausnarketatik sortutako ideiak dira, kutsadura gabekoak, hau da, beste bibliografia edo besteen ideietan oinarritu gabekoak. Beraz, oso eztabaidagarriak.


Zientzia eta Teknologiaren garapenean kontutan izateko hausnarketa puntuak edo printzipioak:

1.- Teknologia berak badu pertsonen askatasuna eta ongizatea (kontuz, munduko pertsona ororen ongizatea) errazteko ahalmena. Norberak teknologiaz egiten duen erabileran dago gakoa

2.- Zientzia edo Teknologia jakin baten arrakasta baldintza jakin batzuen baitan dago. Baldintza horiek ematen ez badira, teknologiak ez du askatasuna edo ongizatea errazteko ahalmenik izango. Beraz, baldintzak jorratzea da lehentasuna, eta hau ez dago teknologiaren baitan, gure baitan baizik.

3.- Zientzia eta Teknologia, zertarako askeago egiten ez bagaitu?

4.- Zientzia eta teknologia gizartearen beharretara oinarritu behar lirateke, ez gizartea zientzia eta teknologiaren emaitzetara.

5.- Ikertzea denon esku dago. Bakoitzak ahal duen neurrian, baina ezagutza berrien sormena denon errespontsabilitate edo ardura da.

6.- Zientzia eta teknologia, erabilgarria izateaz gain, erabilerraza izan beharko lirateke. Denon zerbitzura izan daitezen, ezagutza maila ezberdinetara egokitzeko ahaleginak behar beharrezkoak dira.

7.- Isiltasuna: zientzia, teknologia eta askatasunaren anti-printzipioa.

8.- Zientzia eta teknologiak, ikertzailez gain emaitzak aurrera eramango dituzten pertsonak behar ditu, hau da, ekintzaileak.

9.- Zientzia eta teknologia gizartearen ongizatean oinarrituta izanik (ongizatea zentzu zabalenean) lankidetza beharrezkoa da.



Hurrengo sarreretan bakoitzataz hitzegingo dugu. Beraz, adi egon, eta aldez aurretik eskertzen dizuegu eztabaida.

Add comment

You can add a comment by filling out the form below. Plain text formatting.

(Required)
(Required)
(Required)
(Required)
This helps us prevent automated spamming.


Powered by Plone CMS, the Open Source Content Management System

This site conforms to the following standards: