Personal tools
You are here: Home zeuBLOG Zaharrak berri
Document Actions

Zaharrak berri

by Josu Ansola posted at 2007-10-10 18:47 last modified 2007-10-10 18:47

Azkenaldian zalaparta (merezi baino gutxiago, beste berri batzuen itzalean) sortu da VW eta Michelín enpresen inguruan. Zaharrak berri, oraingoan ere.

Dena dela, memoria historikoa errekuperatuaz, ez gaitu harritu behar orain dela 30 urte Euskal Herrian gertaturikoa beste nonbait gertatu behar dela gaurkoan. 60 eta 70 hamarkadetan, Euskal Herria bokadu goxoa zen multinazional hauentzat. Ondo egindako lana, eta gainera...merke. Gaurkoan, lan berbera (gutxi gora behera behintzat...) merkeago egiteko gai direnak badira, eta ez da harritzekoa multinazional horiek beraien etekina bilatu nahi izatea.

Orain dela hilabete batzuk, proiektu europear bat prestatzen ari ginela, Belgikako automoziozko enpresa batekin kontaktuan jarri ginen proiektuan parte hartzeko gonbidatuaz. Gure harridura, beraien ezetzak baino, ezetz horren zergatiak sortu zuen. Enpresa horren produkzioaren zati haundi bat Euskal Herrira ekarri zuten, beraien herrian ehundaka lanpostu galtzea suposatuaz. Nondik deitzen genuen jakin zuten bezain pronto proiektuan parte hartzeari uko egin zioten.

Orain dela urte batzuk, gu izan ginen enpresa hauen etorreraren onuradunak, beste batzuen kalterako. Hobeak izango ginen, agian bai, baina baita merkeagoak ere. Gaur, paperak aldatzen ari dira, eta ez dakigu ba nahikoa egin dugun egoera hau ekiditzeko. Denbora izan dugu, dependentzia hori apurtzeko denbora. Azken finean, espero genezaken zerbait zen... Baina nahikoa egin al dugu?

Hainbat aukera ditugu. Hasteko, dependentzia horri jarraitu edo gure bidea bilatu. Gure ekonomia sortu, beste batzuek lana ekartzeko espero gabe...eta bestetik... multinazional horiek jarraitu dezaten nahi izanez gero...beste bi aukera: Inor baino hobeak izan, edo, inor baino merkeagoak izan.

Ekuazio erraza, ez da?

Add comment

You can add a comment by filling out the form below. Plain text formatting.

(Required)
(Required)
(Required)
(Required)
This helps us prevent automated spamming.


Powered by Plone CMS, the Open Source Content Management System

This site conforms to the following standards: