Personal tools
You are here: Home zeuBLOG Lehengo Printzipioa: Teknologia berak badu pertsonen askatasuna eta ongizatea errazteko ahalmena. Norberak teknologiaz egiten duen erabileran dago gakoa
Document Actions

Lehengo Printzipioa: Teknologia berak badu pertsonen askatasuna eta ongizatea errazteko ahalmena. Norberak teknologiaz egiten duen erabileran dago gakoa

by Josu Ansola posted at 2008-06-20 01:52 last modified 2008-06-20 06:48

Fractal 302Gutxik jarriko dute zalantzan autoa baliabide on bat izan daitekela. Noski, paretaren kontra jotzeko erabiltzen ez dugun neurrian.

Zientzia eta Teknologiak baliabide on eta garrantzitsu asko eskaini dizkigula zalantzan jartzea ere ez da lan makala. Baina baditugu hainbat adibide non emaitzei emandako erabileraren ondorioz emaitzen arduradunak inoiz jaioko ez balira hobeto izango litzatekela. Non dago, hala ere, gakoa? Agian ez horrenbeste ikertzaileetan, hainbestetan entzun izan dugun legez, baizik gugan, erabiltzaileongan.

Hau da hau! Beste behin ere toki berberera iritsi behar. Hezkuntza eta balioak. Badirudi oinarrizkoa landu gabe helburu mekanizistak jartzea ez dela irtenbide egokiena.

Agian, ikerlari izateko, ezagutza teknikoen ebaluazioa egin aurretik funtsezko balioen ebaluazioa egin beharko genuke... Baita argi izan, kasurik gehienetan, gakoa gurengan dagoela, hots, erabiltzaileongan.

Azkenaldian badirudi ikasketa teknikoek pisu gehiago hartzen ari direla, giza ikasketetan krisi bat eraginez. Hurrengo baten arituko gara zabalago gai hontaz, baina momentuz proposamen bat botatzera ausartuko gara. Sartu filosofa, soziologo eta psikologa bat ikerketa tekniko taldeetan. Ziur gaitzik behintzat ez dutela egingo eta etorkizunezko arazo dexente ekiditzen lagunduko digutela.

Zientzia eta Teknologia, zertarako askeago izaten laguntzen ez bagaituzte?

Add comment

You can add a comment by filling out the form below. Plain text formatting.

(Required)
(Required)
(Required)
(Required)
This helps us prevent automated spamming.


Powered by Plone CMS, the Open Source Content Management System

This site conforms to the following standards: