Personal tools
You are here: Home zeuBLOG Krisiaren burrundara
Document Actions

Krisiaren burrundara

by Josu Ansola posted at 2008-10-10 13:28 last modified 2008-10-10 13:28

Badirudi larriak pasatu behar ditugula. Azkenaldian edozein medio piztu edo zabaldu eta hor daukagu ditxosozko hitza. Ez da gutxiagorako. Beno, ez dakit...Fractal 42

Baina horrelako disgustuek ere izaten dute bere aurpegi ona. Kasu honetan inoiz baino izkutuagoa, baina ona. Aldaketa sustatuko duela dudarik ez. Edozein politika baino eraginkorragoa izango da gainera.

  • Egungo egoerara moldatu ez direnak izango dira gehien sufrituko dutenak. Eredu Tayloristaren jarraitzaile izateak agian gehiegizko prezioa suposatuko du.
  • Enpresa handi tradizionalen azpian bizi izan direnak ere, katearen efektua sufrituko dute. Kasu honetan handiak ez du txikia jango, piskanaka piskanaka hito egingo du. Kitto.
  • Goseak ideiak arintzen dituela sinisten dut. Inoiz baino lizentziatu eta ingeniari gehiago izanda, aukerak bilatu beharko dira beste sektore eta enpresa eredutan pentsatuaz. Gogorra izan daiteke horrela esatea, baina garbiketa baten ondoriozko eraldaketaren aurrean egon gaitezke.

Beste abaintaila asko ere izango dira, dudarik ez. Aprobetxatzen abilak izan beharko ginateke. Negarrak eta bildurrak alde batera utzi eta aukera berriei bidea zabaldu.

Oso erraza da esatea, badakit, baina eboluzio prozesu baten horrelako momentuak ere beharrezkoak direlakoan nago. Bestela, oraindik Suaren bila ibiliko ginateke. Azkenik, kontu asko izan beharko genuke prozesua artifizialki ekiditen eta bere indarren aurka joaten, eta Sektore batzuek izaten ari diren euste aritifizialaz ari naiz. Zenbat gehiago iraungo dute? Eta bidean, zenbat diru jauziko da? Agian, prozesuari bere lana egiten laga beharko genioke, eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatuaz...

Eguneratzea: Ildo beretsuan Hausnarketa interesgarria

Category(s)
Reflexiones
Add comment

You can add a comment by filling out the form below. Plain text formatting.

(Required)
(Required)
(Required)
(Required)
This helps us prevent automated spamming.


Powered by Plone CMS, the Open Source Content Management System

This site conforms to the following standards: