Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio zeuBLOG Ezer berririk? Egia esan, gutxi
Acciones de Documento

Ezer berririk? Egia esan, gutxi

por Josu AnsolaEnviado: 14/04/2009 16:42 Última modificación 14/04/2009 16:44

Fractal 301Ezin dezaket esan aspaldian larregi irakurtzen dudala, baina egia esan, motibazioa erabat galdurik daukat. Azkenaldian, berritzaile gisa saldu didaten guztia horren berritzailea ez zela iruditu eta alde batera laga dut. Irakurtzen hasi eta...kontxo! ideia berberak beste nonbaiten ere irakurriak ditudanaren irudipena nagusitzen da. Ezer berririk? Egia esan, gutxi. 

Hori dela eta, orain dela 10 urte inguru irakurri nituen liburu berberak berrirakurtzera jotzen dut. Garai batean eskatzen ziguten errepaso gisara edo... ez dakit, baina zer pentsatu eragin dit. Copy-Paste gizartea nagusitzen ote? Edo...gomendatzaile okerrak izango ditut? Azken hau zaila (edo "gatxa", lagun batek dioen moduan...) ikusten dut, ez dakit zenbat erreferentzi iturritara bait nago itsatsita (ditxosozko RSS-a...)

Azkenean, ni ere lau erreferentzitara mugatu naizela konturatu naiz. Goldratt, Senge, Koldo Saratxaga eta Alfonso Vázquez. Behin da berriz, jada irakurritakoa birpasatzera kondenatua... Baina ez dut batere gustoko. Azkenean nire burua ere ideia berdinetara mugatua ikusten bait dut.

Agian, zentzuzkoena, gutxiago irakurri eta norbere barruan gehiago hausnartzea izango da. Badira gaur egungo ahalbide informatikoetan ezabatuko nituzkeen bi funtzionalitate. Copy-paste bat, eta zuzentzaile ortografikoa bestea. "Vaca" eta "Baca", biak ondo daudela esaten digun algoritmo inteligente hori alegia.

Funtzionalitate horiek nire aplikazio informatikoetatik ezin ditut erabat deuseztu, bai ordea nire hausnarketetatik. Eta hortik hasiko naiz. Gutxiago irakurri eta gehiago hausnartzetik alegia.

Ondo izan eta laister arte.

Detalles del Comentario

Usted puede agregar un comentario rellenado el siguiente formulario. Para ver como quedará antes de enviarlo, pulse en 'Previsualizar Comentario'.

(Obligatorio)
(Obligatorio)
(Obligatorio)
(Obligatorio)
This helps us prevent automated spamming.

Twitter Zeuxa Taldea
Sobre esta bitacora
Blog de Zeuxa.

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.

« March 2010 »
Mo Tu We Th Fr Sa Su
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
 

Hecho con Plone CMS, el Sistema de Gestión de Contenidos de Fuentes Abiertos

Este sitio cumple con los siguientes estándares: