Egoera ezegonkorretarako proiektuen kudeaketa zalua
Proiektuen kudeaketan hasi edo lan egin duen edonork badaki arlo honetan izugarrizko ikerketa, bibliografi eta eredu edo sistema dagoela, beti ere, proiektuen helburu zehatzak lortzera zuzenduta. Dena dela, informazio gehiena egoera edo ingurune egonkorretan kudeatu beharreko proiektuetara zuzenduta dago.
Gaur egun, proiektuen kudeaketa "tradizionala"-k badu erronka berri bat. Egoera ezegonkorretan praktikan jarri beharrezko egoera. Non eta egonkorra den bakarra ezegonkortasuna den egoera baten praktikan jarri behar. Hala ere, arlo honetan aurkitu dezakegun informazio gehiena egoera egonkorretara zuzenduta dago.
90. hamarkadaz geroztik bada proiektuen kudeaketa modelu berri batetara zuzenduriko printzipio batzuen sortze edo eratzea. Printzipio hauek, aldakorrak diren egoeretan garatu beharrezko praktiken alde egiten dute, eta hala nola, kudeaketa tradizionalean ez dute ikusten irtenbide haundirik.
Ezagutza korronte hau produktu berrien garapenean ikerturiko emaitz batzuen ondorioz sortzen da. Proiektuen kudeaketa zaluaren jaiotza izan daiteke egoera berri hau. Ez gara larregi luzatuko puntu honetan, horretarako izugarrizko baliabide kopurua izan bait dezakegu eskura. Adibide gisara, azkenaldian Navegapolis bloga kudeatzen duen Juán Palacio izan da gure erreferentzia arlo honetan.
Arlo honetan, eta kudeaketa minimalistari buruzko gure proiektuaren ildoan, azken hilabete hauetan egoera aldakor eta ezegonkorretara zuzenduriko proiektuen kudeaketarako eredu eta sistemetan buru-belarri sartuta gaude. Hurrengo "post"-etan hontaz hitzegingo dugu. Zuek denok hausnarketa hau jarraitu eta bertan parte hartuko duzuelakoan gaude. Benetan eskertuko genizueke.
- Category(s)
- Zeuxa
- Innovación
- Gestión
- Proyectos
- Reflexiones
