ClockingIT, proiektuak kudeatzeko softwarea euskaraz
Dagoeneko martxan dago. Gabonak oso probetxagarriak izan dira horretarako. ClockingIT, proiektuak kudeatzeko softwarea euskaratu dugu eta denon eskuetan dago jada.
Orain dela hilabete batzuk hasi ginen berau probatzen eta dagoeneko eguneroko lanean ezarri dugu. Bere alde egiteko hurrengo ezaugarrietan oinarritu gara. Ez gara ezaugarri tekniko eta funtzionaletan sartuko, horretarako onena probatzea bait da...
- Kode libreko softwarea. Edozeinek jaitsi eta bere zerbitzarian ezartzeko aukera izanik.
- Erabil erraza. Proiektuak kudeatzeko sistemak erabat errazak behar agilak behar dute izan. Disziplina handia eskatzen dute eta erabiltzeko zailak izanik beraien arrakasta oso mugatua legoke.
- Garatzaileen prestutasun eta azkartasuna. Edozein arazo 24 ordu baino gutxiagotan soluzionatzeko gai dira. Harrigarria dirudi honek, batez ere atzean bi pertsona besterik ez daudela kontutan izanik.
- On-line bertsioa denoi zabalduta, eta doan.
- Etengabeko garatzea. Taldea etengabe ari da lanean eta erabiltzaileen proposamenak seriotasun osoz hartuz, hobetzen ari da.
- Eta beste gauza asko.
Hori dela eta, euskaldunok ere gure ama hizkuntzan prest eduki behar genuela eta...gabon edarrak pasatu ditugu proiektu honetan lanean. Espero egindako lanak merezi izana.
ClockingIT- Category(s)
- Tecnología
- Innovación
- Gestión
- Proyectos

