Personal tools
You are here: Home zeuBLOG
Document Actions

Proiektu berria, kontutan hartu beharrekoa

by Josu Ansola posted at 2008-07-25 16:08 last modified 2008-07-25 16:08

Fractal 33

Aste hontan, orain dela urte batzuk ezagutu nuen pertsona batekin izan nintzen. Garai hartan, ZEUXA jaio gabe zen eta pertsona honekin mantenduriko elkarrizketan azken bost urte hauen errepasua egin nuen. 5 minututako errepasua izan zen, baina burura gauza asko etorri zitzaizkidan bat-batean.

Hausnarketa honen ardatza, 5 urte hauetan izandakoan datza. Guretzako mundu erabat ezberdina zen 0-tik hasi beharra izatea. Proiektu berria izan eta martxan jarri behar izatea ez zen erronka makala.

Urte hauetan ikasitakoak ez dauka preziorik. Askotan kolpeka ikasi dugu, baina ikasitakoa gurekin eramango dugu nonahi goazela.

Orain, zuekin konpartitzea dugu helburu. Norbaitek proiektu berri bat jartzeko asmoa baldin badu, guk ikasitakoa baliogarri izango zaiolakoan... (Kolpe kopurua murrizterik badu, hobeto ;-)

  • Produktu edo zerbitzu ona edo onena izateak ez du larregi balio, zeini eskaini ez badaukazu. Hasieran, gogorrena bezeroak lortzea izaten da (bezeroekin ez bazatoz behintzat...eta ez zen gure kasua...).
  • Bezeroak lortzeko ahalegina izugarria izan daiteke, baina kontutan izan publizitate onena pozik dagoen bezero bat izan daitekela. Beraz, ondo zehaztu bezeroa zein izan daitekeen. Beste bezerotara sarrera izan dezakeen bezeroa da onena.
  • Gure kasuan, bezeroak gehien eskertu duena gertutasuna izan da. Lanaren kalitatea dagoeneko suposatu egiten da, ez da bereizgarri. Bai ordea berarekin lortu dezakezun harremana. Eta batez ere, edozein momentutan azkar erreakzionatzeko izan dezakezun gaitasuna.
  • Emaitza orokorretan zentratzea ezinbestekoa izan daiteke, batez ere emaitza ekonomikoei dagokionez. Proiektu jakin baten errentagarritasuna ez da erabakiak izateko irizpidea. Proiektu asko izango dira errentagarritasun murritza edo eza izango dutenak, baina azken finean, emaitza orokorrak emango digu aurrera jarraitzeko ahalmena.
  • Gustoko dugun lanetan zentratzeak asko lagunduko digu. Batez ere hasera baten esfortzua izugarria izan daitekelako. Askotan ordutegiak eta asteburuak ez dira existituko. Esfortzua eta ahalegin handia suposatuko du, eta gustoko ez dena egin behar badegu...akabo.
  • Lehen esan bezala, publizitaterik onena bezeroa bera da. Beraz, publizitatean inbertitu beharrekoa hobe bezeroengan inbertitzea. Gero soberan izanez gero, aurrera beste motatako publizitatearekin.
  • Kostuak neurtu beharreko zerbait da, baina kostutan oinarritutako erabakiak hartu baino hobe izan daiteke balioan oinarritutako erabakiak hartzea. Helburu ezberdinak izan daitezke, kostutan oinarritutako estrategia jarraitzea edo, epe luzera begira, balioan oinarritutako estrategia jarraitzea. Hau ere norberan menpe dago. Dena dela, bigarrena gehiago eskertuko du bezeroak :-)
  • Azkenik, eta garrantzitsuena izan daitekena, pertsonek proiektua berea ere badela ikusi behar dute. Arlo guztietan. Emaitzen banatzean ere. Emaitzen zati bat pertsona guztiengan eragin beharko du, pertsonen parte hartzea nahi badugu behintzat.
Beno, hauek dira guri lagungarri izan zaizkigunak. Ez dauka ordea denontzako errezeta izan beharrik. Baina beno, norbaiti laguntzerik baldin badaukate... gure helburua lortuta kontsideratuko genuke.


Powered by Plone CMS, the Open Source Content Management System

This site conforms to the following standards: