5 urteko iragana eta 500 urteko etorkizuna ;-)
Bost urte pasatu dira dagoeneko. Bost urte! Buff...azkar pasatu dira ba... Bost urte hauetan denetarik izan da gure historian. Bizitzan bezalaxe. Baina lortutakoa ikusita, gure buruarekin gustora egoteko motibo ugari dauzkagu. Ez da erraza izan, aurkakoa esatea gezurra izango litzateke. Esfortzua dexentekoa izan da. Baina honek, guregan eragin handia izan du. Lortu duguna, (asko edo gutxi, hor ez gara sartuko...), gu geuk lortu dugu eta norbere buruarekin konforme egoteko modukoa delakoan nago.
Dena dela, beste etapa bat hasten delakoan gaude. Iraganeko erroreetatik ikasi eta etorkizunera beste era batetan begiratzeko moduan gaudela esan dezakegu. Haserako umiltasuna eta ilusioa alde batera utzi gabe, izanak izan, balore hauek heuren protagonismo haundia izan dutelakoan bait gaude.
Urte guzti hauetan lagundu gaituztenei eta guregan konfidantza jarri dutenei MILA ESKER! Asko zarete eta ez litzateke nahikoa toki izango denak aipatzeko. Eta ez da protokoloaren parte, bale?
Dena dela, badira bi pertsona aipamen berezia merezi dutenak. Gaur egun garena izateko zeukaten guztia eta gehiago eman dutenak. EMERITA ETA LEIRE, MILA ESKER!
- Category(s)
- Zeuxa

